Zerbitzuak

OFFSET INPRIMATZEA

Bolumen handietarako egokia, unitateko prezioa oso lehiakorra baita minutuko 150 metrotik gorako inprimatze-abiadura azkarraren ondorioz.

Bateragarria da tinta bereziekin, hala nola bernizekin, tinta lumineszenteekin, segurtasun-tintekin eta ikusezinekin. Dokumentuei errenkadan edozein motatako zulaketak eta trokelaketak egiteko eta formatu handietan inprimatzeko aukera.

Müller Martini errotatibak ditugu 52 cm-ko zabalerako eta 120 cm-ko diametroko bobinentzat; bobinak gutxiago aldatzeko eta paper gutxiago gastatzeko aukera ematen du horrek, eta, ondorioz, inprimatzearen kostua baxuagoa da.  Inprimatzean zehaztasuna eta kalitate gorena bermatzen dituen dentsitometria-kontrolak. Beroan karbonatzekoak ere baditugu.

servicios-impresion-offset
servicios-impresion-digital

INPRIMATZE DIGITALA

Egun batetik bestera egin beharreko tirada txikientzako aproposa.

Argazki-kalitate bikaina eskaintzen du, eta lan osoan zehar koloreak uniformeak izatea.

Erabilera askoko Ricoh makinak ditugu, eta euskarrien eta tamainen aukera ezberdinak.

DISEINU AHOLKULARITZA

Diseinu-lantalde propioa dugu, azken joeren gaineko etengabeko prestakuntza jasotzen duena. Estetikari, funtzionaltasunari eta ekonomiari dagokienez produkturik onena sortzen eta diseinatzen laguntzen dio lantalde horrek bezeroari, hasieratik.

Inprimatzeko euskarririk onena aukera dezaten aholkatzen ditugu bezeroak, azken produktua haien nahietara egokitzen dela ziurtatzeko.

Software eta hardware modernoak ditugu, gure bezeroen nahietara eta beharretara egokitzen den erantzun azkarra eskaintzeko. Prozesu osoa enpresaren barruan egiten da, eta horrek azkartasuna eta konfidentzialtasuna ematen dizkio.

servicios-asesoramiento-diseño
servicios-personalizacion-dato-variable

PERTSONALIZAZIOA DATU ALDAGARRIEKIN ETA DOKUMENTUEN BIDALKETA

Edozein dokumentu testu-datuekin (pertsonalak, helbideak), zenbaki-datuekin (kontsumoak, kontuak), grafikoekin eta argazkiekin pertsonalizatzeko aukera ematen du. Komunikazio-aukera oso aproposa da publizitate kanpaina pertsonalizatuak egiteko eta datu pertsonal konfidentzialak dituzten komunikazioak bidaltzeko.

Aldi berean, edozein datu aldagarri ere sar daiteke dimentsio bateko edo bi dimentsioko kode baten bidez (CB, QR, BIDI…). Informazioa modu bisualean erakusteko modua da, irakurketa automatikoa, azkarra eta akatsik gabea izan dadin. Oso tresna erabilgarria da produktuen trazabilitatea ezagutzeko, stocka kontrolatzeko edota barra-kode bat edo antzekoren bat duen edozein produkturen salmenten bilakaera ikusteko.

Offset errotatibetan 9 hazbeterainoko 8 inkjet Kodak buru ditugu, eta horrek dokumentu oso bat pertsonalizatzeko aukera ematen digu inprimatzen ari garen bitartean, zenbat datu aldagarri dituen inporta gabe.

Makina digitalek orriz orri pertsonaliza dezakete, eta horrek moldakortasun eta malgutasun handia eskaintzen du, dokumentu kopurua dena delakoa izanda ere.

Azkenik, tolesteko, gutun-azalean sartzeko eta postetxera eramateko zerbitzua ere badugu. Hala, zerbitzu osoa eskaintzen diegu gure bezeroei, diseinuarekin hasi eta postetxera eraman arte, azken hartzaileari bidaltzeko.

SEGURTASUN NEURRIAK DITUZTEN DOKUMENTUEN GAINEKO AHOLKULARITZA

TRANSKRIT espezialista da segurtasun-neurriak dituzten dokumentuak diseinatzen eta garatzen, iruzur egiteko faltsifikazio posibleak saihesteko.

Dokumentuak funtzionalak izan daitezen, eman behar zaien erabileraren araberako segurtasun-neurririk egokienak garatzen ditugu eta bezeroa aholkatzen dugu.

Nazioartean hauteskunde-prozesuekin lotutako proiektu askotan kolaboratu dugu, eta NBEk segurtasun-neurriak dituzten dokumentuen hornitzaile ofizial gisa homologatu gintuen. Segurtasun-neurri horiek honakoak hartzen dituzte barne:

Segurtasun-tintak (ikusezinak, lumineszenteak, ur-markak, irisatuak, termokromikoak)

Guillocheak

Zenbaki aldakor ikusgarriak eta ikusezinak

Hologramak

Antycopy hondoak

Ijezketa film holografikoekin

Nazio-mailan esperientzia handia dugu edozein hauteskunde-material fabrikatzen eta Espainiako hauteskunde-prozesuak kudeatzeaz arduratzen diren erakunde publikoek erabateko konfiantza dute gugan, bai erkidegoetakoek, bai nazionalek, bai Europakoek.

Aireko garraio-konpainia askoren hornitzaileak gara; segurtasun-neurriak dituzten dokumentuak egiten dizkiegu, IATAk ezarritako neurri zorrotzak betetzen dituztenak.

onu-iata-logos
ASESORAMIENTO-EN-DOCUMENTOS-CON-MEDIDAS-DE-SEGURIDAD
servicios-manipulado-acabados

MANIPULATZEA ETA AKABERAK

TRANSKRITek makinen parke zabala du produktua bezeroak behar duen formatuan entregatu ahal izateko: tolestea, zulaketa, kolaketa, filmak, erretraktilatua, taloitegian, etab. Horretarako, honakoak erabiltzen dituzte:

Txartel integratuen, etiketa integratuen eta complet-en (autosobreak) fabrikazioan espezializatutako “Hunkeler” jasogailu bat, edozein formatutan eta edozein kola motarekin (presio-kola, ukipen-kola, termikoa eta hezegarria) lan egiten duena.

Beste jasogailu bat, “Bielomatik”, 14 kopia ezberdinen sortak egiteko aukera ematen duena, ondoren edozein motatako taloitegiak, sorta autokopiagarriak, galdetegi-koadernoak, etab. osatzeko.

Bi “Polar” gillotina, tolesgailuak, plastifikatzaileak, pitzatzeko makinak, etiketen banagailua, era askotako akabera-trenak, makina paketatzaileak, etab.

servicios-presupuesto

Aurrekontua

1-2 egun

Behin kontsulta jasota, aurrekontu zehatza prestatzen dugu.

servicios-diseño

Diseinua

1-2 egun

Diseinu- eta sormen-departamentua dugu gure bulegoetan.

servicios-preimpresion

Aurre-inprimaketa

1-2 egun

Fase honetan, gure aurre-inprimaketako departamentuak diseinuaren egokitzapenaren proba bat eskaintzen du materialaren gainean, azken produktua ebaluatzeko.

servicios-produccion

Produkzioa

3-7 egun

Azken belaunaldiko gure birbobinatzeko makinei esker, ontziratzeko makinek tentsio egokia izatea bermatuta dute, hainbat zabalera baitituzte.

Bidalketa

1-2 egun

Gure bezeroek film-bobinen stock iraunkorra izan dezaten lekua dugu, produkzio fasean sartu beharrik gabe.

PROZESU OSOA 7-15 EGUNETAN

Impresiones transkrit SA
Poligono industrial navalaldea Pab A7 -A8 -A9. – 20110 Pasaia – Gipuzkoa, España
transkrit@transkrit.es - 943 26 01 10