IMPRESIONES TRANSKRIT.
ARTE GRAFIKOEN MUNDUAN 1932AZ GEROZTIK.
Datu aldagarrien, segurtasun-dokumentuen eta dokumentu konfidentzialen inprimatzean liderrak.
TRANSKRITek 2.500 m2-tik gorako hiru nabe ditu. 250 m2 bulego nagusiek eta diseinu-departamentuak hartzen dituzte, 1.000 m2 ekoizpenera bideratuta daude, eta 1.250 m2 erabiltzen dira Biltegiratzeko, Manipulatzeko eta Ingurumenaren Kudeaketa Unitaterako.
Hainbat alorretan espezializatutako profesionalez osatutako lantaldea eta gure diseinu-departamentu propioa ditugu.
Aldi berean, merkatuko teknologia berrienetan oinarritutako offset inprimatzea, inprimatze digitala, jasogailuak, tolesteko makinak eta gillotinak ditu enpresak. Horrek erabateko eraginkortasuna eta moldatzeko gaitasuna eskaintzen dizkigu.
Inprimatze digitala
Egun batetik bestera egin beharreko tirada txikientzako aproposa
Argazki-kalitate bikaina eskaintzen du, eta lan osoan zehar koloreak uniformeak izatea. Erabilera askoko Ricoh makinak ditugu, eta euskarrien eta tamainen aukera ezberdinak.
- Emate-agiriak
- Bisita-txartelak
- Fakturak
- Gutun-azalak
- Karpetak
- Etiketak
- Mahai-gaineko egutegiak
- Hormako egutegiak
- Flyerrak
- Dokumentuak pertsonalizatzea
- Kartelak
- Fidelizazio-txartelak
- Erantzun-kupoiak
- Tolestutako eskuorriak
ZIURTAGIRIAK ETA INGURUMENA
Ingurumenarekin
konprometituta.
TRANSKRITEK konpromiso sendoa du kalitatearekin, ingurumenaren babesarekin eta gure bezeroen asebetetzearekin. Horren erakusgarri da FSC (Forest Stewardship Council) ziurtagiria, paper-hornitzaileen homologazio esklusiboa.
Hori dela eta, ISO 14001:2015 arauaren ziurtagiria dugu 2015az geroztik, eta ISO 14001:2015 arauarena 2019az geroztik. Gainera, aireko garraioaren IATA Araua betetzen dugu eta Nazio Batuen LTA jaso dugu.
TRANSKRITen identitatearen funtsezko ezaugarria da ingurumena babestea. Horregatik, ingurumenaren kudeaketan espezializatutako eta EBk baimendutako enpresek gainbegiratzen dituzte prozesu guztiak, garapen jasangarriarekiko dugun konpromisoa uneoro bermatzeko.