Txartel integratua
Behin pertsonalizatuta, marketinerako tresna indartsua da, eta aproposa da bezeroak modu errazean eta merkean fidelizatzeko.
Plastikozko geruza berezi batez estalita dago txartela; geruza hori berezia da laser inprimagailuekin erabiltzeko, inprimatutako informazioa babesten du eta dokumentuaren barruan txertatzen da.
PVCzko txartelaren ordezko aukerarik onena da. Bi aldeetatik pertsonaliza daiteke bulegoko edozein laser-inprimagailutan, eta hori du abantailarik nagusiena.
Erraz moldatzen dira bezero bakoitzaren beharretara: tamaina, forma, plastikozko geruza mota, alde bat edo bi plastifikatuta…
INTERESA ERE BADUZU:
Etiketa integratua
Papera eta itsasgarria konbinatzen ditu. DINA4 neurriko paperezko orri bat da, gainazalean etiketa itsasgarri bat txertatuta duena.
Erabilera bikoitzeko dokumentua da. Izan ere, etiketak eta inprimakia aldi berean pertsonalizatzen dira, eta horrek kostuak aurreztea ahalbidetzen du, bi dokumentuak pasaldi bakarrean pertsonalizatzen direlako.
Administrazio-eraginkortasuna hobetzen du eta asko murrizten du akatsak egiteko aukera.
Etiketa dispentsatua
Paperezko dokumentu baten gainean jartzen diren etiketak, edozein materialetakoak (poliesterra, plastikoa, papera, etab.).
RFID, NFC eta beste hainbat motatako txipak dituzten etiketak jartzeko aukera ematen du.
Marketin- eta publizitate-ekintzetan erabiltzeko ere balio dute.