85 URTETIK GORAKO ESPERIENTZIA
Enpresa
TRANSKRITek 1932an hasi zuen bere jarduera, Nerecan familiaren eskutik, hirugarren iraultza industrialaren garaian.
Donostiako Txofre plazako 16.000 m2-tik gorako nabean, hiru negozio-lerro uztartu zituzten: liburuen koadernaketa, elikagaientzako ontzi malguak eta offset arte grafikoak. 2.000 langile baino gehiago zituzten.
1932tik berritzen
Aurrerago, 1975 aldera, Altza auzora mugitu zuten enpresa, 8.000 m2-ko nabe batera. Mekanizazioari eta azken aurrerapen teknologikoei esker, offset erreprodukzioan oinarritu zuten negozioa. Berrikuntza izan zen enpresaren bereizgarrietako bat; 7 produktu eta aplikazio berri patentatu zituzten.
2005ean, produkzioarekin lotutako beharrei erantzuteko, Lintzirin industrialdeko (Oiartzun) 5.600 m2-ko nabe modernoago batera mugitu zuten enpresa, eta segurtasun- eta konfidentzialtasun-dokumentuen inprimatzean zentratu zuten negozioa. Horretarako, datu aldagarrien kodifikazioko eta enkriptatze-sistemetako teknologia berrienak erabili zituzten.
Gaur egun Pasaiako Nabalaldea industrialdeko A7-A8-A9 pabiloietan gaude. Gure hiru nabeek 2.500 m2 baino gehiago hartzen dituzte, eta enpresaren jarraikortasun operatiboa bermatzen dute datozen urteetarako.
Lehengaien sotck-a gordetzeko leku gehiago dugu orain, eta, horri esker, stock iraunkorra dugu, zerbitzu bizkorra emateko, prezio oso lehiakorretan.
Alarmen zentralera konektatutako lapurreten aurkako sistema, suteak detektatzeko sistema eta erantzukizun zibileko estaldura ditugu.